Proposamenak aurkezteko gaiak eta arloak
- Garapen iraunkorraren helburuak gauzatzeko erakunde esperientziak eta programak, ikasleen parte hartze aktiboa eskatzen dutenak. Atal honetan bereziki bilatzen dira:
- Unibertsitatea gizartera proiektatzeko ekimenak, zeinetan ikasleak pertsonen bizi baldintzak (pobreziaren aurkako borroka, gizarteratzea, genero berdintasuna…) hobetzen edo ingurumen eta gizarte iraunkortasuna laguntzen duten jarduerak burutzen inplikatzen diren.
- Campusa bera iraunkortasunaren ikuspegitik eraldatzeko ekimenak(Living Campus), baita ikasleak garapen iraunkorraren helburuekiko konprometitzeari lotutako ekintza lerro instituzionalak ere.
- Garapen iraunkorraren helburuak arazo eta erronka akademikoetan proiektatzeko curriculum esperientziak, edozein gai, irakasgai edo irakasgai multzoen barruan (jasangarritasun kurrikularra). Irakasgaien curriculumetatik, bakarka edo beste gai edo titulu batzuen laguntzaz, ikasleei garapen iraunkorraren helburuak aztertzea, haiekin konprometitzea eta kolaboratzea eskatzen dieten arazoen eta erronken proposamenak onartzen dira hemen.
Egutegia eta argibideak
Proposamena aurkeztu baino lehen, egileek biltzarrean erregistratu beharko dute.
Arazorik izan ezkero edo kontsulta egin nahi baduzu helbide honetan egin dezakezu: soporte@red-u.org
Proposamena dagokion inprimakiaren bidez aurkeztuko da. Inprimakia biltzarrean izena eman ondoren eskuratuko da, posta elektronikoz emango den erabiltzaile eta pasahitza baten bidez. Egitura hau izango da:
- Izenburua
- Azpititulua
- Laburpena (gehienez 1.200 karaktere), kongresuaren hizkuntza ofizialetako batean eta ingelesez.
- Gako hitzak, erabilitako bi hizkuntzetan
- Jakintza arloa
- Komunikazioa zer ildori buruzkoa den
- Garapena
- Ondorioak
- Erreferentzia bibliografikoak
Ekarpenen gehieneko luzera 2.000 hitzekoa izango da posterren kasuan, eta 4.000 hitzekoa, komunikazioetan. Lanak euskaraz, espainolez, frantsesez edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Noiz? |
06/06-09/30 |
10/01-10/15 |
10/15-10/22 |
06/06-10/31 |
---|---|---|---|---|
Zer? | Komunikazio/
poster proposamen osoak bidaltzea |
Proposamenak ebaluatzea | Proposamenen onarpena jakinaraztea | Izena ematea eta ordaintzea |
Nor? | Lehen egilea | Batzorde zientifikoa | Biltzarraren idazkaria | Parte hartzaileak |
- Lehenengo egilea komunikazioaren erantzulea izango da, eta erakundea harekin egongo da harremanetan, posta elektronikoaren bidez.
- Komunikazio proposamenak 2017ko ekainaren 6etik irailaren 30ra aurkeztu ahal izango dira. Komunikazio proposamen osoak izango dira; beraz, entrega bakarra egingo da, adierazitako aldian.
- Proposamenen ebaluazioa eta komunikazioak aurkezteko formatuari buruzko azken erabakia Batzorde Zientifikoari dagozkio, eta horretarako aintzat hartuko da haien edukia eta biltzarraren antolakuntza.
- Biltzarraren idazkariak komunikazio eta poster proposamenak onartu edo ukatu diren jakinaraziko dio arduradunari (lehen egilea), posta elektronikoaren bidez, 2017ko urriaren 15tik aurrera.
- Onartutako komunikazio bat aurkeztu ahal izateko, gutxienez, egileetako batek erregistratu beharko du biltzarrean.
- Lanaren onarpenarekin, egileak Batzorde Antolatzaileari emango dio baimena Biltzarraren web gunean edukia argitaratzeko.
Argitalpena
Batzorde Zientifikoak onartutako komunikazioak REDU 2017 Nazioarteko Biltzarraren webgunean argitaratuko dira.