RED-U 2017 “Unibertsitatea eta Garapen Jasangarria” ekitaldiko Batzorde Antolatzaileak lanean dihardu, batzarra ingurumena errespetatzen duen ekitaldia izan dadin (Erronka Garbia ziurtagiria jasotzeko fasean egun).
Horretarako, jarduketa ezberdinak abiarazi ditugu, sei ardatzen inguruan (mugikortasuna, energia, ura, erosketak, instalakuntzak eta hondakinak), ekitaldiaren fase ezberdinetan (diseinu eta plangintza, antolakuntza, gauzatzea eta jarraipena, desmuntaketa eta itxiera).
- Ekitaldia garraio publikoko sarearen barruan dagoen eta energia aurrezteko neurriak dituen leku batean egingo da.
- Joan-etorriak motorrik gabeko eta/edo ‘Eco’ edo ‘emisiorik gabeko’ ibilgailutan egitea sustatuko da.
- Hondakinen sorreraren prebentzioa.
- Material birziklatuak eta birziklagarriak erabiltzen dira.
- Biodibertsitatea eta tokiko ingurumen aberastasuna sustatuz.
- Cateringa ingurumen eta gizarte irizpideak aplikatuz kontratatu da.
- Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden gizataldeak, antolakuntzaren parte.
- Genero-berdintasuna sustatuz hizlariei eta batzordekideei dagokienez.
- …
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen. PDF POWERPOINT
Aintzat hartu itzazu, arren, eta lagun gaitzazu ingurumen-eragin negatiboak minimizatzen.
Aldez aurretik, mila esker.